Andoain
Barrena: 'Andoaingo ikerketa surrealista eta interesatua da'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, "galtzen ez jakitea" adierazten duela uste du, "ziur gaudelako Alkatetza beste talde batek hartu izan balu, ez litzateketa inolako ikerketarik hasiko".
Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak esan du Ane Karrere (EH Bildu) Andoaingo alkate izendatzeko egindako bozketa ikertzeko Juan Calparsoso Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) fiskal nagusiak harturiko erabakia "surrealista" eta "politikoki interesatua" dela, eta "tokiz eta garaiz kanpo" dagoela.
Barrenak horrela erantzun dio, Donostian egindako prentsaurrekoan, Andoaingo alkatearen hautaketaren bozketan "legez kontrako zerbait" gertatu den edo ez zehazteko Calparsorok ikerketa hasteko harturiko erabakiari.
Bere iritziz, jarduketa "guztiz surrealista da, tokiz eta garaiz kanpo dagoena".
Gainera, "galtzen ez jakitea" adierazten duela uste du, "ziur gaudelako Alkatetza beste talde batek hartu izan balu, ez litzateketa inolako ikerketarik hasiko". "Beraz, Fiskaltzak, beste behin ere, politikoki interesatua jarduten duela diogu", gaineratu du.