Haustura CiU-n
ERC Kataluniako Gobernuan sartzeko prest, UDCk utzi ostean
agentziak | erredakzioa
Sergi Sabria bozeramaile eta diputatuak adierazi duenez, "oso erronka garrantzitsua dugu irailaren 27an, eta gobernu indartsu eta egonkorrarekin iritsi beharra daukagu".
Sergi Sabria ERCren bozeramaile eta diputatuak ateak ireki dizkio bere alderdia Artur Masen Gobernuan sartzeari, UDCko kontseilariek uztea erabaki ostean: "Herriaren eta Gobernuaren esku gaude".
"Oso erronka garrantzitsua dugu irailaren 27an, eta gobernu indartsu eta egonkorrarekin iritsi beharra daukagu", adierazi du Kataluniako Parlamentuko korridorean.
"Edozertarako" egongo direla berretsi du, baina aitortu du goizegi dela UDCk Gobernua utzi izanak izango duen eragina baloratzeko. Hala ere, Generalitatearen presidentearekin hitz egiteko asmoa dute, ERCk egonkortasuna bermatzeko duen prestutasuna azaltzeko.