X. Legealdia
Elosegi (EAJ) aukeratu dute Arabako Batzar Nagusietako presidente
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bilduren esku geratu da Lehen Presidenteordetza, eta PPren esku, Bigarrena. Podemos, berriz, Lehen Idazkaritzarekin geratu da, eta PSE Bigarrenarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pedro Elosegi jeltzalea da, gaurtik, Arabako Batzar Nagusietako presidente berria, EAJren eta PSE-EEren babesa jasota hautatu baitute.
Gaur abiatu da X. legealdia Arabako Batzar Nagusietan, Mahaiko kideak aukeratuta. Kargudunak izendatzerakoan ez da errespetatu maiatzaren 24ko hauteskundeetan alderdi bakoitzak lortutako ordezkarien kopurua.
EH Bilduko Elena Lopez de Lacalleren esku geratu da Lehen Presidenteordetza, eta PPko Marta Alañaren esku, Bigarrena. Podemoseko Jose Javier Bizarro, berriz, lehen idazkari izendatu dute, eta PSE-EEko Julia Liberal, bigarren. Irabazi eta Ciudadanos Mahaitik kanpo geratu dira.