Itxi

AUZITEGI GORENA

Otegiren inhabilitazioa 'argitzea' eska dezake Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Datozen hauteskundeetan Otegik hautagai aurkezteko aukera izan dezakeela argitara eman du gaur El Mundok, bere inhabilitazioa ez delako zehatza. Catalak esan du hori 'argitzea' eska dezaketela.

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiari ezarritako inhabilitazioa “argitzea” eska diezaioke Espainiako Gobernuak Auzitegi Gorenari, gaur Rafael Catala Justizia ministroak aditzera eman duenez.

Catalaren hitzetan, Otegiri ezarritako inhabilitazioa “orokorra” baldin bada, baliteke praktikara eramatea ezinezkoa izatea.

EAEko 2016ko hauteskundeetan, Otegik hautagai aurkezteko aukera izan dezakeela argitara eman du gaur El Mundok, bere inhabilitazioa ez delako zehatza. Catalak esan du hori 'argitzea' eska dezaketela.

Otegi aipatu gabe, Catalan ministroak azaldu du Auzitegi Konstituzionalaren doktrinak ezarri egiten duela “zigorrak ezin direla orokorrak izan”. “Definituak eta zehatzak izan behar dute”, erantsi du.

Sei urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta kargugabetzea ezarri zioten Otegiri. Datorren urteko apirilean aske geratuko da eta, ondorioz, 2016ko hauteskundeetan hautagai izateko aukera izango du.

Albisteak (4)