Itxi

Memoria

Iruñeko Alkatetzak babesa eman dio Servinik daraman prozesuari

agentziak | erredakzioa

Udalak Argentinan frankismoko krimenen kontra abiatutako auziarekin bat egiteari dagokionez, Asiron alkateak esan du zerbitzu juridikoekin aztertuko dutela salaketa propioa jarri ala ez.

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, EH Bilduren esku dagoenak, "babes politiko osoa" agertu dio Argentinan frankismoko krimenen kontra abiatutako prozesuari.

Babes hori "biktimekiko, memoriarekiko, justiziarekiko eta konponbidearekiko" konpromisoarekin lotu du Joseba Asiron alkateak, Carlos Slepoy abokatu argentinarrarekin, Maria Servini epaileak daraman kereilaren sustatzailearekin, bildu ostean.

Justizia unibertsalean oinarritzen da kereila, gizateriaren kontrako krimenak ezin direla preskribatu, alegia.

Udalak Argentinan frankismoko krimenen kontra abiatutako auziarekin bat egiteari eta salaketa propioa aurkezteari dagokionez, alkateak esan du Udaleko zerbitzu juridikoekin aztertuko dutela aukera hori.

Hala eta guztiz ere, argi adierazi nahi izan du "horixe" izango dela "muga bakarra, ekintza horrek izan ditzakeen muga juridikoak".

Alkateaz gain, abokatu argentinarra Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentearekin, eta EH Bilduko, Ahal Duguko, Geroa Baiko eta Ezkerrako parlamentariekin bildu da.

Albisteak (3)