Itxi

Estatu federala

EAJ: 'Euskal abertzaletasunik gabe Konstituzioa aldatzea, alperrik'

Agentziak | Erredakzioa

Aitor Estebanen arabera, "Konstituzioaren erreformak EAJren babesa jaso dezan, euskal nazioaren aitorpenetik abiatu beharko lirateke".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaleak Bilbon esan duenez, euskal eta Kataluniako abertzaletasunik gabe Konstituzioa erreformatzea "alperrik" litzateke.

Estebanek prentsaurrekoa egin du PSOEk Konstituzioaren erreformaren gainean, Estatu federala eratzeko, zabaldutako eztabaidaren inguruan iritzia emateko.

Jeltzalearen arabera, "Konstituzioaren erreformak EAJren babesa jaso dezan, euskal nazioaren aitorpenetik eta Gobernu zentralaren eta euskal erakundeen arteko aldebiko esparru batetik abiatu beharko lirateke".

"Euskadi -ohartarazi du- ez da beste erkidego bat eta, zalantzarik gabe, ez da deszentralizatutako erkidego hutsa".

"Argi dago -gaineratu du- Euskadiren nazio izaeraren aitortze horrek erabakitzeko gaitasuna ekarri beharko duela etorkizunean, adostutako mugekin eta baldintzekin".

Era berean, gogorarazi duenez, 1978ko Konstituzioa egin zutenean alderdi nagusiek "EAJ baztertu zuten eztabaidatik eta ez ziotena Konstituzioaren Batzordean parte hartzen utzi".

Gainera, Estebanen esanetan, "garai horretako hanka sartzeak egonkortzen badira eta aldaketa kosmetikoa egitera bideratzen badute, Estatu federala, eskualdekako Estatua, Autonomien Estatua… orain arte bezala, EAJk ez du babestuko".

du babestuko".

Albisteak (1)

Bideoak (1)