Itxi

Espainiako Gobernua

Fernandez Diaz: 'Gobernu aldaketaren zain dago ETA'

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Barne ministroaren arabera, gobernu aldaketaren zain dago erakunde armatua; izan ere, "honekin ez du negoziatu eta ez du egingo".

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren aburuz, gobernu aldaketa baten zain dago ETA; izan ere, Rajoyk zuzentzen duen exekutiboarekin "ez du negoziatu eta ez du egingo".

"ETA zain dago, gobernua noiz aldatuko. Argi eta garbi esango dut", esan die kazetariei Santanderren, Menendez Pelayo Unibertsitateak "Terrorismoaren biktimak eta memoria kolektiboa" udako ikastaroa inauguratu baino lehen egindako agerraldian.

Fernandez Diazen esanetan, erakunde armatua "presoek eta lau katuk osatzen dute". Barne ministroak nabarmendu duenez, "heriotza ziurtagiria falta zaion gorpua da ETA, eta hori desegiten denean lortuko du hori", erantsi du.

"Ia desagertuta" dagoela eta Espainiako segurtasun indarrek "bizirik" dauden "apurrak" atxilotzen jarraitzen dutela gaineratu du Fernandez Diazek.

Albisteak (2)