PP-ren hauteskunde erreforma
Hauteskunde erreformak alkatetza emango lieke bozen % 35 dituztenei
agentziak | erredakzioa
PSOEk ez du edukiaren inguruan hitz egin nahi, eta hauteskunde orokorrak gertuegi daudela kritikatu du. Oposizioko gainerako alderdiek erreforma errefusatu dute, CDCk izan ezik.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espainiako Gobernuak dio une ona dela, hurrengo udal-hauteskundeetarako lau urte falta direnean, hauteskundeen erreforma egiteko, baina PSOEk uste du hauteskunde orokorren ostean abiatu behar dela "eztabaida sakona".
Kongresuko oposizioko gainerako taldeek kritikatu egin dute PPk aste honetan hauteskunde erreforma hori aurkezteko asmoa edukitzea, CDCk izan ezik (bigarren itzuliarena oso begi onez hartu du). Hala ere, Rafael Hernando popularren bozeramaileak azpimarratu du ez duela gehiengo osoa baliatuko araua aurrera ateratzeko.
PPk sustatutako erreformarekin, botoen % 35 lortzen dituen alderdiak bigarrenari 5 puntuko aldea ateraz gero, alkatetza izango luke, eta baldintza horiek betetzen ez badira, bigarren itzulia egingo litzateke.
Popularrek proposatzen dutenaren arabera, bigarren itzulian nahikoa litzateke botoen % 40 eskuratzea, edo bigarrenari 7 puntuko aldea ateratzea. Halakorik gertatuko ez balitz, itun politikoetara jo beharko lukete.
PSOEk ez du edukiaren inguruan hitz egin nahi, eta hauteskunde orokorrak gertuegi daudela kritikatu du.
Antonio Hernando sozialisten bozeramailea hauteskunde erreforma "sakona" egitearen alde agertu da, baina hauteskunde orokorren ostean, "serioegitzat" jo duelako "PPren propaganda" garaian jarraitzeko.
Bestalde, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak ez dizkio "ateak ixten" hauteskunde erreformari, baina "ahal den adostasun zabalena" badu, horrelako aldaketak ezin direlako "aldebakarrez egin unean uneko gehiengoetan oinarrituta".
Jose Luis Centella Ezker Anitzaren bozeramailea, berriz, erabat kontra agertu da, eta PPri boto-emaileen agindua "trukatu" nahi izatea leporatu dio. Rafa Larreina Amaiurrekoak "demokrazian tranparik ez egiteko" eskatu dio PPri.
Bigarren itzulia Gasteizen eta Donostian
Erreforma proposamena maiatzaren 24ko hauteskundeei aplikatuz gero, Gasteizen eta Donostian bigarren itzulia egin beharko lukete.
beharko lukete.