Egutegia
Hauteskunde orokorrak abenduaren 13an edo 20an, Aurrekontuen ondorioz
Agentziak | Erredakzioa
Kontuak urriko azkenaurreko astean behin betiko onartzea espero du Diputatuen Kongresuak. Ondorioz, egutegi hori bete bitartean ganberak ezin izango dituzte desegin.
2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak tramitatzeko egutegiak hauteskunde orokorrak egiteko data abenduaren 13 edo 20ra arte atzeratuko ditu. Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak gaur onartu du Aurrekontuak tramitatzeko egutegia.
Konkretuki, Senatutik pasa ondoren, kontuak urriko azkenaurreko astean behin betiko onartzea espero du Diputatuen Kongresuak. Ondorioz, egutegi hori bete bitartean ganberak ezin izango dituzte desegin.
Legeak aurreikusitakoaren arabera, Gorte Nagusiak desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretutik bozketa egin arte 54 egun igaro behar dira. Ondorioz, hauteskundeak egin ahal izateko lehen igandea abenduak 13 da. Hala ere, Aurrekontuen proiektua onartzeko epea estutzen baldin bada, hauteskundeak abenduaren 20ra arte atzeratu daitezke. Erabakia Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak du.
2011ko hauteskunde orokorrak azaroaren 20an egin ziren. Hauteskunde legearen arabera, deialdi dekretua gutxienez agintaldia bukatu baino 25 egun lehenago onartu behar da, eta biharamunean indarrean sartuko litzateke.