Katalunia
Manos Limpiasek Artur Mas atxilotzea eskatuko dio Fiskaltzari
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Zuzenbide Estuari uneoro desafio egitea, erakundeei mehatxu egitea eta sedizioa sustatzea" egotziko dio agintariari.
Manos Limpias eskuin muturreko sindikatuak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea atxilotzea eta kargugabetzea eskatuko dio Consuelo Madrigal Estatuko fiskalburuari.
Hain zuzen ere, sindikatuak "Zuzenbide Estuari uneoro desafio egitea, erakundeei mehatxu egitea eta sedizioa sustatzea" egotziko dio agintariari.
Manos Limpiasen esanetan, irailaren 27ko hauteskundeek "legezko itxura dute, baina iruzur argia dira, Artur Masen plebiszitu mezua baitaramate".
Salaketa ostegun honetan aurkeztuko dute, Estatuko Fiskaltza Nagusian.