Itxi

Kartzela-politika

130 salaketa, Zuluetaren eta Enparantzaren espetxeko egoeraren aurka

agentziak | erredakzioa

"Legez kanpo isolatuta" daudela salatu dute, duela 575 egunetik, atxilotu zituztenetik, bakarrik daudelako modulo berezi batzuetan.

Zuluetaren askatasuna aldarrikatzeko kontzentrazioa. Argazkia: EiTB

130 pertsona inguruk Angel Yuste Kartzela Zuzendaritzako idazkari nagusia eta Miguel Angel Rodriguez Puerto III espetxeko zuzendaria eta Jose Maria Garcia Segoviako kartzelako burua salatu dituzte, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuek presondegi horietan bizi duten "legez kanpoko isolamendua"ren kontra.

Zulueta eta Enparantza 2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zituzten, euskal presoen abokatuen kontrako operazio baten baitan, eta behin behineko espetxealdian daude.

Arantza Zuluetaren lagunek eguerdian Bilboko Auzitegiaren parean egin duten kontzentrazioan eman dute salaketen berri. Mobilizazio horretan "Isolamendurik ez. Arantza askatu" zioen kartela erakutsi dute.

Bertan izan dira, besteak beste, Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkidea, Niko Moreno Sorturen Bizkaiko Antolakuntza idazkaria, Arantza Urkaregi EH Bilduren batzarkidea eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko militante historikoa.

Protesta ekitaldiaren ostean, agiria irakurri dute, eta Arantza Zulueta abokatuak duela 575 egunetik bizi duen "isolamendua" amaitzeko exijitu dute, Cadizeko Puerto III espetxeko modulu berezi batean baitute, "guztiz bakarrik".

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)