Dimisioa
Yolanda Barcinak UPNko presidente kargua utzi du
agentziak | erredakzioa
Orain, Antonio Sola presidenteordearen esku geratuko da kargua, eta bi hilabete barru biltzarra deituko dute presidente berria hautatzeko.
Yolanda Barcina UPNko presidenteak dimisioa eman du "arduraz eta eskuzabaltasunez", alderdi politikoari “dedikazio osoa” emango dion norbait aukera dezaten buruzagitzarako. Nafarroako presidente ohiak politika utziko zuela iragarri zuen duela hilabete batzuk.
"Denbora osoa alderdiari eta Nafarroari, oro har, eskainiko dion pertsona bat behar dugu", adierazi du Barcinak prentsaurreko batean. Izan ere, egoera berri honetan, alderdia oposizioan eta hauteskunde orokorrak prestatzen ari denean, alderdia "berritu beharra" dagoela iritzi dio.
Orain, Antonio Sola presidenteordearen esku geratuko da kargua, eta bi hilabete barru biltzarra deituko dute presidente berria hautatzeko, printzipioz, 2017ra arte.