Itxi

UPN

Esparza eta Salanuevaren lehia, Barcinak utzitako tokia hartzeko

agentziak | erredakzioa

Kongresu bat egitea eskatzen dute bi hautagaiek, datorren urtera arte exekutiba berberari eutsi eta asanblada batean presidentea soilik aukeratu beharrean.

Barcina eta Esparza. Argazkia: Efe

Javier Esparza parlamentari eta kontseilari ohiak UPNren presidentegai izatea erabaki du, eta Amelia Salanueva senatariarekin lehiatuko da, Yolanda Barcinak atzo ustekabean, agintaldia amaitzeko bi urte falta zirenean, dimisioa eman ostean.

Bi hautagaiek aitortu dute alderdiaren egoera ez dela batere ona. Udaren aurretik dagoeneko zuzendaritza berritzeko prestatzen ari ziren laukoak (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal dugu eta Ezkerra) Nafarroako Gobernua hartu eta UPN oposiziora igaro ostean.

Esparzak eta Salanuevak Kongresua lehenbailehen egitea nahi dute; izan ere, ez dute nahi egungo exekutibarekin jarraituko lukeen presidente berri bat hautatu asanblada batean, Barcinak proposatu bezala.

Bientzat izan da "ezustekoa" Barcinaren dimisioa. Presidente ohiak politikari uko egitea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan duen lanpostura itzultzea erabaki zuen duela hilabete batzuk.

Barcinaren dimisioa "erabaki pertsonala da, ezustekoa guztiz, baina errespetatu beharra dago", adierazi du Esparzak. Hautagaiak azpimarratu du "arduragatik" hartu duela aurkezteko erabakia, alderdiaren egoera "oso zaila" delako.

Salanuevak esan du babestuta sentitzen dela UPNren presidente izateko, bideratu beharra daukala “jarraitzaileen, afiliatuen eta boto-emaileen kezka”.

maileen kezka”.

Albisteak (3)