Itxi

Euskadiko Udalen Elkartea

Imanol Landa izango da Eudelen presidente berria

agentziak | erredakzioa

Lortu berri duten akordioaren arabera, EAJk 10 ordezkari, PSE-EEk hiru, PPk bat eta talde independenteek beste bat izango dituzte elkartearen exekutiban.

Imanol Landa, Getxoko alkatea. Argazkia: EiTB

Imanol Landa Getxoko alkatea, EAJkoa, izango da Eudel Euskadiko Udalen Elkarteko presidentea, eta zuzendaritzan egongo dira PSE-EEko, PPko eta hautagaitza independenteetako ordezkariak ere.

EAJko iturrietatik jakitera eman dutenez, EAJk 10 ordezkari, PSE-EEk hiru, PPk bat eta talde independenteek beste bat izatea adostu dute.

Sozialistena izango da lehenengo presidenteordea, eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak eutsiko dio postu horri.

Negoziatutako hautagaitza ofizial egingo dute PPk eta talde independenteek euren izenak ematen dituztenean.

EH Bilduk, EAJren atzetik udal ordezkari gehien dituenak, ez du erakundean parte hartuko, aurreko legegintzaldian bezalaxe.

Albisteak (1)