Itxi

Masen inputazioa

Rajoyk dio ezin zaiola Gobernuari leporatu Masen inputazioa

agentziak | erredakzioa

"Hemen badago botere banaketa, eta Gobernuak ez du zerikusirik Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hartzen dituen erabakiekin", adierazi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan du "gezurra" eta "injustua" dela Espainiako Gobernuari leporatzea Artur Mas Generalitatearen presidentea azaroaren 9ko kontsultagatik inputatzeko Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakia.

"Hemen badago botere banaketa, eta Gobernuak ez du zerikusirik Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak hartzen dituen erabakiekin, eta beste edozein auzitegirekin egiten dugun moduan, bete eta errespetatu besterik ez ditugu egiten", adierazi du Kongresuko korridorean.

Espreski aipatu ez dituen arren, Rajoyk botere banaketa eta erabaki judizialak errespetatzeko eskatu die Generalitateari eta alderdi politikoei, gustatu ala ez.

"Hau erabaki judiziala da eta Mas jaunak, auzitegiek deitzen duten beste edozeinen moduan, eta azkenaldian indar politiko guztietakoak deitu dituzte, azalpenak eman beharko ditu epailearen aurrean", azpimarratu du.

"Gauza batengatik soilik nago atsekabetuta. Auzitegiek hartzen dituzten erabakiak hartzen dituenari leporatu behar zaizkio, ez beste inori, Gobernuak ez du inolako erabakirik hartu alor horretan", berretsi du.

", berretsi du.

Albisteak (7)

Bideoak (1)