Itxi

Gaixo dagoen presoa

Alderdi guztietako zinegotziak bat eginda, Gogorza askatzea eskatzeko

EiTB | ERREDAKZIOA

Errenterian, larri gaixorik dagoen Aitzol Gogorza presoa askatzeko ekimenean parte hartu dute kolore guztietako lehengo eta oraingo hainbat zinegotzik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Errenterian, joera desberdinetako egungo eta lehengo hainbat zinegotzik bat egin dute gaixotasun larria duen Aitzol Gogorza presoa libre uztea eskatzeko.

Gaurko ekitaldian, adierazpen bateratua plazaratu dute eta horrekin bat egin dute PSE-EEko, EAJko, ezker abertzaleko eta EAko hainbat kidek.

Sozialisten artetik, bertan izan da Jose Angel Prieto PSE-EEko zinegotzi ohia eta, ekitaldira bertaratu ez badira ere, ekimenari babesa agertu diote Juan Carlos Merino Errenteriako alkate ohi sozialistak eta Federico Alfonsok. Prietok argi utzi nahi izan du haren izenean joan dela ekitaldira eta gaineratu du kartzela ez dela toki egokia sendatzeko. Bestalde, Txema Herzog zinegotzi ohi popularrak adierazi du behatzaile moduan joan dela ekitaldira. Halaber, eta gaurko aurkeztutako deklarazioarekin bat egin ez badu ere, Aitzol Gogorza presoaren egoerarekiko interesa agertu du.

Bertaratu diren guztiek garrantzia handia eman diote ideologia ezberdinetako pertsonak eta zinegotziak batzeari.

Aitzol Gogorza presoak buruko nahasmen obsesibo konpultsiboa du eta haren egoerak okerrera egin du azken lau urteetan, hots, gaixotasuna diagnostikatu ziotenetik. Gogorza Basauriko kartzelan dago preso eta arreta psikiatriko espezializatua behar du.

Maiatzan, Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Aintzane Intxausti psikiatrak Eusko Legebiltzarrera jo zuten presoaren egoera salatzeko eta aske uztea askatzeko.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)