Itxi

Presoak

Bixente Askasibar 18/98ko presoa libre geratu da

Erredakzioa | eitb.eus

8 urteko kartzela-zigorra jaso zuen 2007an ‘Enpresak’ atalean, eta gaur atera da Salamancako Topas espetxetik, 74 urterekin.

Bixente Askasibar 18/98 auziaren 'Enpresak' atalean zigortutako bilbotarra aske geratu berri da, gaur bertan atera baita Salamancako Topaseko espetxetik.

Askasibarrek 74 urte ditu, eta 8 urteko espetxe-zigorra jaso zuen 2007an. Adinagatik eta gaixotasunengatik libre geratzeko eta Euskal Herrira eramateko eskatu arren, azkenean zigorra beteta atera da kalera.

18/98 auzian espetxeratutako hainbat pertsona utzi dituzte libre azkenaldian. Jose Luis Elkoro irailaren hasieran geratu zen libre, eta Jesus Mari Zalakain, hil horren amaieran.

Albisteak (1)