Itxi

PSOE

Kupoa 'moldatzeko' deia egin du Susana Diazek

Agentziak | Erredakzioa

Lurralde batzuek dituzten "pribilegioak" saihestu behar direla esan du Andaluziako presidenteak.

Pedro Sanchezek iragan astean eskatutakoari jarraiki, euskal Kupoa "moldatzeko" deia egin du gaur Susana Diaz Andaluziako presidenteak, baina "Kontzertu Ekonomikoan eskua sartu barik". Izan ere, buruzagi sozialistaren aburuz, EAE Estatuko beste erkidego batzuk baino diru gehiago jasotzen ari da zerbitzu publikoetara bideratzeko, eta tankerako "pribilegioak" saihestu behar dira.

"Zaragozako, Galiziako, Murtziako edo Logroñoko herritarrek mediku arreta bera edo ume guztiek hezkuntza publiko bera jasotzea da berdintasuna", argudiatu du Diazek Onda Cero irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean.

Hala, euskal Kupoa "moldatzeko" deia egin du, baina "Kontzertu Ekonomikoan eskua sartu barik".

Erkidego batzuek besteekiko dituzten "pribilegioak" saihestu behar dira, Diazen esanetan. Erkidego batzuk txarto finantzatuta daude, horren aburuz, gaur egun indarrean dagoen eredua txarto aplikatzen delako eta "herritar gehien dituzten erkidegoak zigortu" egiten dituelako.

ko.

Albisteak (1)