Itxi

A20ko Hauteskunde Orokorrak

EAJ: 'Euskadiri oso txarto doakio Madrilen gehiengo absolutua badago'

Agentziak | Erredakzioa

Horrela azaldu da Itxaso Atutxa bere alderdiak Bizkaitik Kongresura eta Senatura eramango dituen hautagaien aurkezpen-ekitaldian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAJren Bizkaiko presidente Itxaso Atutxak gaur adierazi duenaren arabera, Euskadiri "oso txarto doakio" Espainiako Gobernuan gehiengo absolutua dagoen bakoitzean, zeren, kasu horretan, ez dituzte ezertarako behar izaten bere alderdiaren botoak, eta "gutxietsi" egiten dute. "Ez diegu arduratzen, ez diegu interesatzen eta gutaz ahazten dira", baieztatu du.

Abenduaren 20ko hauteskundeei begira bere alderdiak Bizkaitik Kongresura eta Senatura aurkeztuko dituen hautagaien aurkezpen-ekitaldian parte hartu du Atutxak. Zerrenda horien buru Aitor Esteban eta Jose Maria Cazalis egongo dira, hurrenez hurren.

Bere mintzaldian azaldu duenez, gehiengo absolutua duen Espainiako Gobernutik eta Euskadik jasotzen duen jarrera hala moduzkoa izan arren, EAJrentzat "Madril garrantzitsua da", eta gaineratu du bere alderdia beti egongo dela Euskadiri buruz zerbait erabakitzen den lekuetan.

"Euskal herritar guztien ahotsa izango gara, inor ahaztu gabe, gizarte honen eskubideen eta interesen gainean eztabaidatzen den toki orotan", esan du.

Ekitaldi berean Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu eta ganbera horretan Eusko Legebiltzar Taldearen bozeramaile denak, ere esku hartu du. Hark jakinarazi duenez, legegintzaldiko lau urte hauetan "PPk gehiengo absolutuarekin Gernikako Estatutuaren eta autogobernuaren aurka egindako gehiegikerien testigu izan da" EAJ.

Honako hauek dira EAJren Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaitza osatzen dutenak: Aitor Esteban, Pedro Azpiazu, Pilar Ardanza, Javier Aldamiz, Ana Hormaetxe, Joseba Escribano, Idoia Sagastizabal eta Elixabete Uribarri. Senaturako hautagaiak beste hauek dira: Jose Maria Cazalis, Nerea Ahedo etaa Maria Dolores Etxano.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)