Elkarrizketa
Alonsok bake ekimenak baztertu ditu hauteskundeak egin arte
eitb.eus
Datozen egunetan Arantza Quirogaren proposamena berriz planteatzeko mugimendurik ez duela egingo esan du Euskadiko PPren presidente berriak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Datozen egunetan Arantza Quirogaren askatasun eta elkarbizitzarako proposamena berriz planteatzeko mugimendurik ez duela egingo adierazi du Alfonso Alonso EAEko PPren presidente berriak. Horren harian, abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak egin arte, ez dutela planteamendu berririk egingo esan du.
Bestalde, PPk Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa bere egiten dituela azpimarratu du Alonsok Radio Euskadin. Podemosek eta Ciudadanosek Kontzertu Ekonomikoa ezagutzen ez dutela adierazi du EAEko PPren presidenteak. Alonsoren ahotan, ?nahaste-borraste pixka bat? dute; izan ere, sistema ?ez da pribilegio bat, eta ez dio inori kalte egiten?.
Horren esanetan, hauteskundeen ostean, PPk ez dio uko egingo ?itunak adosteari? foru sistemaren eta Kontzertu Ekonomikoaren berezitasunak babesteko.
Alonsoren arabera, PPk lan ?garrantzitsua? egiten du ?Espainiako Konstituzio sistemaren barruan gure berezitasuna defendatu eta zerga eredua bermatzeko?. ?Espainia osoko PPren jarrera ofizialak? ez du Kontzertua zalantzan jartzen, erantsi du.
?Sistema oso ezezaguna da?
?Egia da, askok ez dute sistema ezagutzen, alderdi berriek batez ere. Aztertu egin beharko lukete. Erabateko erantzunkidetasun sistema da, ez pribilegio bat, eta ez dio inori kalte egiten?, esan du.
Hauteskundeen osteko balizko itunen inguruan, EAJrekin ?askotan? adostu dituztela gogorarazi du Alonsok, baina ?Ciudadanosekin, batek daki?. PPk alderdi batzuekin akordioak bilatzeko gaitasuna duela adierazi du, baina horretarako ez dituela bere planteamenduak alde batera utziko nabarmendu du.