4 urte
Erkorekak aldebakartasunaren bidean jarraitzeko eskatu dio ETAri
agentziak | erredakzioa
Hala, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak uste du bide horretatik egin beharko lituzkeela armagabetzea, egindako kaltearen aitorpena eta desegitea, "egiteke dituen ezinbesteko pausoak" direlako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du ETAk, jarduera armatua utzi eta lau urtera, "ezinbesteko pausoak" dituela oraindik emateko: "Erabateko armagabetze egiaztatua, eragindako kalte injustuaren aitortza eta, azkenik, behin betiko desegitea".
Erkorekak Jaurlaritzaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan gogorarazi duenez, "duela lau urteko erabakia aldebakarrekoa izan zen, eta konpromisoa ere aldebakarrekoa da". Ondorioz, bide hori jarraitu behar duela uste du, "oraindik pauso batzuk eman behar baititu".
"ETAri dagokio pausoak ematea, aldebakarrez eta ordainik jaso gabe", azpimarratu du.
Hala ere, "ukaezina" iruditu zaio Espainiako Gobernuak "egoera hobea izan zedin gehiago" egin zezakeela. Erkorekak uste du dagoeneko, egungo egoeran, Mariano Rajoyren Gobernuak ez duela kartzela-politika aldatuko.
Hala ere, "ulertezin"tzat joko luke abenduko hauteskunde orokorretatik ateratako Gobernu berriak gai horri "beste ikuspegi batetik" ez heltzea.
Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu du, Iñigo Urkulluk iragarri zuen legez, lehendakariak berak helaraziko dizkiola hurrengo Espainiako Gobernuari bizikidetza alorrean dituen proposamenak. Dena dela, "ardura nagusia" ETArena dela berretsi du.
la berretsi du.