Eusko Legebiltzarra
Manuel Michelenak hartuko du Arantza Quirogaren eserlekua
agentziak | erredakzioa
Ez da lehen aldia Michelena legebiltzarkide dela; izan ere, Maria San Gilek EAEeko PPren presidente kargua utzi zuenean haren eserlekua hartu zuen Gasteizeko Ganberan.
Manuel Michelena Gipuzkoako PPko politikari beteranoak hartuko du Arantza Quirogak Eusko Legebiltzarrean utzitako eserlekua.
Quirogak joan den astean iragarri zuen EAEko Alderdi Popularraren presidente kargua uztea erabaki zuela eta atzo aurkeztu zuen Gasteizeko Ganberan eserlekuari uko egiteko agiria.
Manuel Michelenak hartuko du bere lekua. Azken bi legegintzaldietan legebiltzarkide izandakoa da, une ezberdinetan.
2008ko irailetik 2009ko urtarrila bitartean PPren ordezkaria izan zen Gasteizko Parlamentuan, Maria San Gilen ordez. San Gilek EAEko PPren buruzagitza utzi zuen, Alderdi Popularraren zuzendaritza nagusiarekin desadostasunak tarteko.
Joan den agintaldian (2011ko iraila eta 2012ko abuztua bitartean) Michelenak Ramon Gomez ordezkatu zuen Legebiltzarrean, azken horrek Donostiako Udaletxean zuen lanarekin soilik jarraitzea erabaki ostean.
Michelena ingeniari industriala da profesioz, baina Trantsizio garaitik politikagintzan aritu da, PPk ohar baten bidez azaldu duenez.