Itxi

Polizia-operazioa

Bederatzi anarkista atxilotu dituzte Mossoen operazio batean

agentziak | erredakzioa

'Pandora auzia'rekin lotutako operazioa da. 2014an 11 pertsona atxilotu zituzten auzi horren baitan, etxean egindako lehergailuekin atentatuak egitea leporatuta.

Bartzelonan izandako atxiloketetako bat. Argazkia: Efe

Esquadra Mossoak polizia-operazioa egiten ari dira gaur goizaldean hasita eta bederatzi pertsona atxilotu dituzte Bartzelonan eta Manresan, ‘Pandora auzia’rekin lotuta. 2014an 11 anarkista atxilotu zituzten auzi horren baitan.

Mossoek jakinarazi dute hamar miaketa egingo dituztela guztira Bartzelonan eta Manresan.

2014ko abenduan, Mossoek GAC Talde Anarkisten Koordinakundeko 11 ustezko kide atxilotu zituen, etxean egindako lehergailuekin bederatzi atentatu egitea egotzita.

Albisteak (1)