Itxi

Asanblada Nazionala

CUPek larunbatean erabakiko du Artur Masen inbestiduran zer bozkatu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hasierako jarrerari eusten dio eta, beraz, ez dute Mas babestuko, baina kontrako botoa ematea edo abstenitzea erabaki beharko dute.

CUPeko diputatuak Kataluniako Parlamentuan. Argazkia: EFE

CUPek datorren larunbatean erabakiko du Artur Mas Generalitateko presidente izateko inbestidura saioan kontra bozkatuko duen edo abstentzioaren alde egingo duen. Nolanahi ere, Junts pel Sirekin negoziatzen jarraituko du, Kataluniako Estatu independentea eraikitzeko prozesuaren baitan.

CUPek asanblada nazionala egingo du larunbatean, Perpinyan, abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan parte hartu ala ez erabakitzeko, baina Junts pel Sirekin izaten ari diren negoziazioaren inguruan ere hitz egingo dutela ere espero da, gai-zerrendan idatzita agertzen ez bada ere.

Gauzak horrela, Artur Masen inbestiduran zer bozkatuko duten erabakiko dute. Saio hori datorren azaroaren 9an izan daiteke.

CUPek hasierako jarrerari eusten dio, hau da, ez du Mas babestuko, baina ezezko botoa eman edo abstentzioaren alde egitea erabaki behar du.

Sektore batzuk Artur Mas babesteko prest egongo lirateke, betiere Junts pel Sirekin egiten ari diren negoziazioak ematen duen emaitzaren arabera.

Horrenbestez, erdibideko aukera abstentzioaren aldeko hautua izango litzateke.

Albisteak (4)