Itxi

Dirua zuritzea egotzi diete

Josep eta Pere Pujol aske, Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Familiak Andorrako kontuetan zuen dirua zuritzea leporatzen diete.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josep eta Pere Pujol Ferrusola (Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren semeetako bi) aske geratu dira, Auzitegi Nazionalean inputatu gisa deklaratu ostean. Hain zuzen ere, dirua zuritzea egotzi zieten.

Iturri juridikoek azaldu dutenez, biek "mugarik jarri gabe" erantzun diete Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak eta Belen Suarez Ustelkeriaren aurkako fiskalak egindako galderei. Ondoren, Ministerio Publikoak ez du kautelazko neurririk eskatu horien aurka.

Deklaratzen azkena Pere Pujol izan da. Ordu eta erdi izan da epailearen aurrean.

Aldez aurretik, Josep Pujolek lau ordu eta erdi eman ditu deklaratzen.

Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, Pujolen seme zaharrenak dozenaka milioi euro sartu zituen Andorrako kontuetan, legez kanpoko komisioen bidez lortutakoak antza, eta, ondoren, gurasoen eta zazpi anai-arreben artean banatu omen zituen. Familiako kide guztiak daude inputaturik Katalunian edo Auzitegi Nazionalean zabaldutako auzi ezberdinetan.

Era berean, Pujolen seme zaharrenak Panama, Belize, AEB, Luxenburgo eta Erresuma Batuko paradisu fiskaletan dituen beste kontu batzuetara desbideratu zuen bidea, ikerketaren arabera.

Albisteak (8)

Bideoak (1)