Itxi

Atentatuak Parisen

Urkulluk Parisko atentatuak gaitzetsi ditu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehendakariak "lasaitasuna" eskatu du, eta "segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak martxan" jarri direla iragarri du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak Parisen izandako atentatu-oldea gaitzetsi, eta "lasaitasuna" eskatu du, gaur Lehendakaritzan egindako agerraldian. Gainera, "segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak martxan" jarri direla iragarri du.

Urkulluk azaldu duenez, Ertzaintza Espainiako Barne Ministerioarekin harremanetan dago, Europar Batasunean hartuko diren neurriak nola aplikatu erabakitzeko eta koordinatzeko.

Gainera, elkartasun osoa adierazi die biktimen familiei eta Frantziako herritarrei. "Euskal gizarteak badaki terrorismoa pairatzea zer den. Horren aurka gaudela adierazi dugu beti argi eta garbi, eta indarkeriaren biktimei elkartasuna adierazi izan diegu. Hori dela eta, 'elkartasuna' hitzak enpatia zentzu handia dauka", adierazi du.

"Basakeriaren oroimenak lotsa eta gaitzespena baino ez ditu eragingo, eta giza historiaren okerrenetarikoaren parte izango da", esan du.

Bestalde, astelehen eguerdirako elkarretaratzeak deitu ditu EAEko erakundeen aurrean, eta ekitaldi horietan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)