Ekitaldia Parlamentuan
Otegi askatzea eskatu dute Irlandako hainbat eragilek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra" ekimena aurkeztu dute ostegun honetan.
Irlandako Parlamentuak "Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra" (Irish Appeal for the release of Arnaldo Otegi) kanpainaren aurkezpena hartu du ostegun honetan.
Besteak beste, Fermin Muguruza musikari eta kanpainaren sustatzailea, Urko Aiartza Amaiurreko senataria eta Robert Ballagh irlandar artista izan dira ekitaldian.
Halaber, Batasuneko buru ohiari buruzko film labur bat eman dute.
Ekimena Irlandako zenbait parlamentarik babestu dute, tartean Gerry Adams, Maureen O'Sullivan eta Finian McGrath.