Itxi

Auzitegi Gorena

Goioaga Amaiurreko senatariak Gorenean deklaratuko du gaur

agentziak | erredakzioa

Talde terroristako kide izatea, terrorismoa finantzatzea, Ogasunari eta Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta dirua zuritzea leporatuta epaituko dute, presoen abokatuen kontrako operazioaren baitan

Iñaki Goioaga Amaiurren senataria. Argazkia: EiTB

Miguel Colmenero Auzitegi Goreneko epaileak inputatu gisa galdekatuko du gaur Iñaki Goioaga Amaiur koalizioko senataria, talde terroristako kide izatea, terrorismoa finantzatzea, Ogasunari eta Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta dirua zuritzea leporatuta, Auzitegi Nazionalak hainbat euskal presoren abokatuen aurka abian jarritako prozesuaren baitan.

Goioaga senataria da, Eusko Legebiltzarrak proposatuta, eta horregatik epaituko du Gorenak, Auzitegi Nazionalak eskatu ostean.

Beste 44 inputatu daude Eloy Velasco epaileak zuzentzen duen auzian, Arantza Zulueta eta Jon Enparantza tartean. Bi horiek ia bi urte daramatzate preso, eta "EPPK presoen kolektiboa koordinatzea eta kontrolatzea" egotzi zien Fiskaltzak, baita preso horiekin bitartekari lanak egin izana ere.

Albisteak (5)