Itxi

Mobilizazioa

'Gaixo dauden presoak etxera ekartzeko' deia egin du Sarek Durangon

Agentziak | Erredakzioa

"Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera" lelopean, manifestazioa egin dute milaka lagunek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sarek deituta, milaka lagun elkartu dira astearte honetan Durangon, gaixo dauden presoak askatzea aldarrikatzeko. Bi mila bat lagun bildu dira, antolatzaileen arabera, "Aske eta bizirik SOS, larriki gaixorik dauden presoak etxera" lelopean.

Martxaren ostean, Teresa Toda eta Maika Tameron Sareko ordezkariek egoeraren larritasuna azpimarratu dute. Preso horien bizitza arriskuan dagoela ohartarazi dute, eta giza eskubideen defentsan murgilduta dauden pertsona guztien batasuna beharrezkoa dela adierazi dute, ''Espainiako eta Frantziako gobernuen immobilismoaren aurrean''.

''Ezinbestekoa da indarrak batzea, gaur hemen gauden indarrak eta baita hemen ez dauden indarrak ere; inurri lan horri jarraitu behar diogu, harriak mugitu daitezen'', esan dute.

"Gutariko bakoitzak ingurukoak aktibatu behar ditugu, nor bere esparruan'', gaineratu dute. Sarek jakin badaki ''harriak astunak'' direla, eta gizarteari dei egin dio ahalegin kolektiboa egiteko.

Albisteak (1)

Bideoak (1)