04/08
Barrenak azpimarratu du helburua espetxera ez sartzea zela
Sorturen bozeramaileak esan du horregatik onartu dutela ETArekin harremanetan egon izana eta bi urte arteko kartzela-zigorra.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pernando Barrena Sorturen bozeramaileak esan du ezker abertzaleko 35 kideek ETArekin harremanetan egon izana eta bi urte arteko kartzela-zigorra onartzeko arrazoi bakarra presondegian ez sartzea izan dela.
Barrenak bihar egingo du agerraldia prozesu judizialaren inguruko irakurketa sakonagoa egiteko, baina premiazko balorazioa helarazi die hedabideei, eta berretsi du 35 auzipetuak, berak barne, "bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egiten dutela orain, eta orduan" (sumarioa ireki zenean).
"Akordio honen helburua espetxean auzipetu bat bera ere ez sartzea da. Akordioa bete da eta gure nahia da horri esker salbuespenezko legedia gehiago ez aplikatzea", gaineratu du ezker abertzaleko buruzagiak.
"Gure jarduera politikoa bake eta inolako indarkeriarik gabeko eremua sortzera bideratu dugu betidanik, eta hala geratu da agerian", zehaztu du.
n", zehaztu du.