Ostiralean erregea ikusiko du
Rajoyk baieztatu egin du hautagaitza aurkeztuko duela inbestiduran
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Indartsu" dagoela adierazi du Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du "indartsu" dagoela eta, horrenbestez, hautagaitza aurkeztuko duela inbestidura saioan, karguan jarraitzen saiatzeko.
Horren esanetan, inbestidura "15 egunean" konpontzea izango litzateke egokiena Espainiarentzat.
Rajoyk Pradoko Museoan egindako ekitaldi batean egin ditu adierazpenak. Bertan, kritikak egin beharrean, "lasaitzeko" eskatu dio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari.
Espainiako gobernuburua batzartzekoa da Felipe VI.a erregearekin ostiral honetan, baina ez du aurreratu nahi izan zer esango dion, lehenik eta behin monarkak entzun dezan.
"Noski, aurkeztu egingo dut hautagaitza. 7 milioi espainiarrek bozkatu gaituzte, eta uste dut zentzutasuna eta zuhurtasuna behar direla orain", esan du.