Itxi

Barcenas auzia

Epaileak PP inputatu du, Barcenasen ordenagailuak suntsitzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Alderdiak eta Carmen Navarro diruzainak deklaratu egin beharko dute otsailaren 4an.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko eta PPko presidentea. EFE

Epaileak inputatu egin ditu PP eta Carmen Navarro alderdiko diruzaina, Luis Barcenas diruzain ohiaren ordenagailuen suntsipenagatik. Hori dela eta, deklaratu egin beharko dute otsailaren 4an.

Iturri juridikoak aipatuta informazio agentziek jakinarazi duenez, Madrilgo 32. Intrukzio epaitegiko epaileak Barcenas bera, Estrella Dominguez horren idazkaria, Antonio de la Fuente PPren egoitzako Segurtasun buru ohia eta alderdiaren abokatua ere deitu ditu deklaratzera, baina lekuko gisa.

Joan den astean, Madrilgo Probintzia Auzitegiak berriz ere ireki zuen Barcenasen ordenagailuen suntsipenaren auzia, IUk, UPyDk eta hainbat elkartek eskatuta.

Epaileen ustez, ikertu gabe itxi zuten auzia aldez aurretik, eta, horregatik, ez dago daturik auzia ebazteko.

"Juridikoki erabakigarriena da suntsitutako euskarrietan zeuden fitxategiak norenak diren egiaztatzea, eta ordenagailuak nortzuek suntsitu zituzten identifikatzea", adierazi dute.

Bestalde, PPk esan du Barcenasen ordenagailuek ez zutela informaziorik, disko gogorra diruzain ohiak eraman ei zuelako.

Albisteak (2)