Itxi

Itunak

Rajoyren behin-behineko atzerapausoa: Eta orain zer?

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuko presidente izaten saiatzeari uko eginda, Felipe VI.enak beste bilera-sorta bat egin beharko du, baina hauteskundeak deitzeko eperik ez da abiarazi.

Mariano Rajoy. Argazkia: EFE

Mariano Rajoyk oraingoz Espainiako Gobernuko presidente izaten saiatzeko inbestidura saioari uko egin arren, Gobernua osatzeko epeak ez dira aldatu.

Alabaina, Felipe VI.enak bilera-sorta berri bat hasi beharko du, datorren asteazkenetik aurrera. Bilera horien ostean, Espainiako erregeak inbestidura saiorako presidentegaia proposatuko du, Mariano Rajoy bera edo beste hautagai bat.

Erabakia hartzen duenean Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko presidenteari jakinaraziko dio, honek inbestidura saioa dei dezan. Baina eztabaida hori egiteko ez dago inolako eperik zehaztuta.

Hala ere, inbestidura saioko lehen bozketa egiten den momentutik bi hilabeteko epea izango dute Espainiako Gobernu berria osatzeko.

Bi hilabetetan hautagai bakar batek ere ez badu Kongresuaren babesa lortzen, Espainiako erregeak bi ganberak desegingo ditu eta hauteskunde berriak deituko ditu, Konstituzioaren arabera.

ioaren arabera.

Albisteak (3)