Itxi

Ezker abertzalea

Gorenak Goioaga auzipetzeko baimena eskatu dio Senatuari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Colmenero epaileak ETAko kide izata egotzi dio Amaiurreko senatariari.

Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria. EFE

Miguel Colmenero Auzitegi Goreneko epaileak Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria auzipetzeko baimena eskatu dio Senatuari, ETAko kide izatea egotzita.

Goioaga aske geratu zen kautelazko neurririk gabe, ordu eta erdiz deklaratzen egon ostean.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaileak delitu ekonomikoak ere egotzi zizkion senatari abertzaleari, baina Colmenerok ETAko kide izatea egotzita baino ez dio eskatu Senatuari auzipetzea gauzatzeko baimena.

Goiaga foruduna da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin arte, Gasteizko Ganberak izendatutako senataria baita, eta Velascok inputatu egin zuen. Auzipetzeko, baina, Auzitegi Gorenak baimena eskatu behar dio Senatuari.

Albisteak (2)