Diputatuen banaketa
Podemoseko diputatuak Kongresuko eserleku urrunenetan eseriko dira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hain zuzen ere, Behe Ganberako goiko aldean jarri ditu Kongresuko Mahaiak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Podemoseko diputatuak Kongresuko goiko aldean eseriko dira, hau da, leku urrunenean, Behe Ganberako Mahaiak hala erabakita. Gainera, Ciudadanos eta EAJ horien aurretik egongo dira, hauteslekuetan atzetik geratu badira ere.
Iturri parlamentarioek azaldu dutenez, diputatuen banaketa hori PPko eta Ciudadanoseko ordezkariek eta Micaela Navarro sozialistak adostu dute.
Patxi Lopez Kongresuko presidentea eta Podemoseko ordezkariak aurka agertu dira.
Podemoseko diputatuen kokapenak eztabaida "bizia" piztu du Behe Ganberako Mahaian, eta Pablo Iglesiasen alderdiak "nagusikeri"tzat jo du erabakia. Horregatik, inpugnatu egingo duela aurreratu du.
Pensarán que por estar en el gallinero, se nos oirá menos. Lamentable PSOE, PP y C's #5MillonesAlGallinero pic.twitter.com/sWOIyHOdlT
— Nagua Alba (@NaguaAlba) enero 26, 2016
Erabaki honen ondorioz, Kongresuko hirugarren indarreko diputatuak Ganberako eserleku txarrenetan izango dira, eta EAJ, DiL eta Ciudadanos, aldiz, leku hobeagoetan eseriko dira.
Lehenengo ilaretan, PSOE ezkerraldean eseriko da; erdigunean, Ciudadanos; eta eskuinean, PP.
Patxi Lopezek azaldu duenez, diputatuen banaketa Kongresuko presidenteordeak, Celia Villalobosek (PP), erabaki du.