Gobernagarritasuna
PPri eta PSOEri 'seriotasuna' eskatzeko deia egin dio EAJk erregeari
Agentziak | Erredakzioa
Bi alderdiak "ikuskizun tristea" eskaintzen ari direla deitoratu du alderdi jeltzaleak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Felipe VI.a Espainiako erregearen bilera-sorta berriak bigarren eguna izan du ostegun honetan, alderdi politikoak PSOEri begira dauden bitartean. Izan ere, sozialistek Batzorde Federala egingo du larunbatean, eta inbestidura negoziatzeko irizpideak finkatuko dituzte bertan.
Gaur, estatuburuak Iñigo Alli (UPN), Alberto Garzon (IU) eta Aitor Esteban (EAJ) hartu ditu Zarzuelan.
Bileran, EAJk PPri eta PSOEri "seriotasuna" eskatzeko deia egin dio erregeari, "ikuskizun tristea" eskaintzen ari baitira, Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez.
UPNko diputatu Iñigo Allik eskatu die PPri eta PSOEri erantzukizunari aurre egiteko eta akordioa adosteko, 'Espainiaren onerako', herrialdeak Gobernuko presidentea izan dezan.
Halaber, Alberto Garzonek argi utzi du IUk Rajoyren aurka bozkatuko duela, euren apustua ezkerreko gobernu bat osatzea baita, azken lau urteotako "murrizketei" aurre egiteko.