Itxi

Gobernua osatzeko ahaleginak

PP: Babesik ez badu, Rajoy ez da inbestidura saiora aurkeztuko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, alderdi politiko ezberdinekin hitz egiteko borondatea berretsi du Alderdi Popularrak.

Javier Maroto PPren sektore idazkariordea. Artxiboko irudia: EFE

Javier Maroto PPren sektore idazkariordeak igande honetan ziurtatu duenez, babesik ez badu, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea ez da inbestidura saiora aurkeztuko.

"Aldeko boto nahikorik izan ezean, ez dago posizioa aldatzeko inolako arrazoirik", adierazi du. Edonola ere, Felipe VI.a erregeak egiten dituen proposamenak "errespetuz" hartu behar direla gaineratu du.

PPren egoitzan kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Marotok Alderdi Popularraren jarrera azaldu du. Haren esanetan, "babes nahikoarekin" aurkeztu behar da inbestidura saiora eta, hori dela eta, "hauteskundeetan herritarrek aukeratu dutena" Gobernuan islatzea nahi dute 'popularrek'.

Marotok behin eta berriz azpimarratu duenez, abenduaren 20ko hauteskunde emaitzek argi eta garbi erakusten dute "PP dela espainiarren aukera gustukoena", baina, aldi berean, "ezberdinen artean elkar ulertzea" ezinbestekoa dela "herritarrek eskatu diguten egonkortasuna eta moderazioa" lortzeko.

Bestalde, alderdi politiko ezberdinekin "marra gorririk gabe" hitz egiteko borondatea berretsi du Alderdi Popularrak, beti ere, Espainiako Konstituzioa eta lurraldearen batasuna errespetatuta. Halaber, balizko akordioa udaletara eta autonomia erkidegoetara eramatea proposatu du, nahiz udal eta autonomia erkidego horietan PP agintean edota oposizioan egon.

posizioan egon.

Albisteak (2)