Inbestidura
Pedro Sanchez presidente duen balizko gobernurik ez du babestuko PPk
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, Alberto Garzonek IUren hauteskunde-programaren gainean negoziatzea eskaini dio PSOEri, gobernu alternatibo bat osatu ahal izateko.
Fernando Martinez-Maillo Alderdi Popularren Antolakuntza idazkariordeak azaldu du Mariano Rajoyk ez diola uko egin Espainiako Gobernuko presidente izateko aukerari eta berretsi egin du PPk ez duela Pedro Sanchez presidente duen balizko koalizio-gobernurik babestuko, “hauteskundeak galdu egin zituelako”.
Bestalde, Alberto Garzon IU-UP hautagaitzako diputatua PSOErekin negoziatzeko prest agertu da eta negoziazio hori hauteskundeetan aurkeztu zuten programaren gainean egitea proposatu du.
Garzonek “zintzotasunez eta arduraz” negoziatzeko borondatea erakutsi du, Alderdi Popularra boteretik kendu eta Gobernu progresista bat eratzeko asmoz.