Errege Kopako finala
Espainiako ereserkiari txistu egitea delitua dela uste du Fiskaltzak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Athleticek eta Bartzelonak jokatutako Kopako finalean sekulako txistualdia egin zuten ikusleek Espainiako ereserkiaren aurka.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak delitu zantzuak antzeman ditu joan den maiatzaren 30ean Athleticek eta Bartzelonak jokatu zuten Errege Kopako finalean ikusleek Espainiako ereserkiaren aurka egindako txistualdian.
"Erregeari eta Espainiako ikurrei irain" egin zitzaiela ulertzen du Fiskaltzak, hain zuzen ere.
EFE albiste-agentziak Ministerio Publikoaren iturriak aipatuta zabaldu duenez, Manos Limpiasek txistualdi horren ondotik aurkeztutako salaketa Auzitegi Nazionalak onartzearen alde egin du Fiskaltzak.
Arestian aipatutako delituak Zigor Kodearen 490.3 eta 543 artikuluetan agertzen dira eta, ondorioz, Auzitegi Nazionalari dagokio gertakaria ikertzea.
Partida hasi aurretik, bolumen altuan, Espainiako ereserkia jarri zuten Camp Nou futbol zelaian. Une horretan ia minutu bateko iraupena izan zuen sekulako txistualdia egin zuten bertan bildutako 95.000 ikusleen gehiengo zabalak.
Egun hartan Felipe VI.ena zegoen palkoan. Bere lehendabiziko Kopako finala zen, errege izendatu zutenetik.
Athleticek eta Bartzelonak jokatutako aurreko beste finaletan (2012an Vicente Calderonen eta 2009an Mestallan) ere txistualdi zaratatsuak izan ziren Espainiako ereserkiaren eta Juan Carlos I.ena erregearen aurka.
regearen aurka.regearen aurka.