Itxi

Terrorismoa goratzea egotzita

Txotxongilolariek Auzitegi Nazionalean utzi dute pasaportea

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Epaileak aske uzteko ezarritako baldintzetako bat bete dute, horrenbestez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Txotxongilo ikuskizun batean terrorismoa goratzea egotzita inputatutako Alfonso Lazarok eta Raul Garciak Auzitegi Nazionalean utzi dituzte euren pasaporteak, Ismael Moreno epaileak ezarritako baldintza beteta.

Lagunak ondoan zituztela heldu dira txotxongilolariak Auzitegira, eta adierazpenak egin gabe joan dira.

'Titeres desde Abajo' konpainiako bi kideak aske uztea erabaki zuen atzo Auzitegi Nazionaleko epaileak, fiskalak izandako irizpide aldaketa onartuta. Fiskaltzak kartzelatzea eskatu zuen larunbatean, baina atzo, ihes egiteko eta ustezko delitua errepikatzeko arriskua murriztu zirela argudiatuta, libre uzteko galdegin zuen.

Atzo arratsaldean irten ziren Soto del Real espetxetik Lazaro eta Garcia, eta 11:30 aldera heldu dira Auzitegi Nazionalera.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)