Diputatuen Kongresua
Rajoy eta Sanchez ordu erdiz bildu dira, bostekoa ere eman gabe
agentziak | erredakzioa
Bilera hotza izan da Espainiako bi alderdi nagusien arteko idazkari nagusiek izandakoa. Hau bukatuta, gainerako alderdiekin iragarritako bilera-sorta bukatu du PSOEk.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea ordu erdi inguruan egon dira bilduta Diputatuen Kongresuan; bilera hotza izan da.
Izan ere, ez dute elkarri bostekoa ere eman, ekitaldia jarraitzen ari ziren kazetarien begiraden aurrean. Sozialisten arabera, bilera 17:39an bukatu da.
Sanchezek Rajoyri bostekoa emateko keinua egin du, baina jarduneko presidenteak jaka estutu du une horretan, sozialistak egindako keinuari muzin eginda.