Itxi

Madrilgo Auzitegia

Baliogabetu dituzte 'Gurtel'eko inputatuen eta abokatuen entzuketak

Erredakzioa

Dena den, Madrilgo Auzitegi Nagusiak ez ditu bertan behera utzi inputatuen eta momentu hartan beraien abokatuak ez zirenen arteko entzuketak.

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin ditu kartzelan dauden ''Gurtel'' auziko inputatuen eta beraien abokatuen arteko entzuketak.

Dena den, Madrilgo Auzitegi Nagusiak ez ditu bertan behera utzi inputatuen eta momentu hartan beraien abokatuak ez zirenen arteko entzuketak. Era beran, abokatu horiek kartzelara zein egoeratan joan ziren Antonio Pedreira auziko epaileak erabakiko du.

Madrilgo auzitegiak gaur auto baten bidez jakinaraziko die erabakia inputatuei.


Albisteak (1)