Itxi

Gobernu akordioa

Iglesiasek onartu egin du Garzonen 'lauko' negoziaziorako proposamena

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Gobernua IUrekin, PSOErekin eta Compromisekin osatzeko negoziazioak abiatzeko prest agertu da Podemoseko burua.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Iglesias Podemosen buruak onartu egin du Alberto Garzon IUko bozeramailearen eskaintza, bi alderdietako negoziazio taldeak, PSOErekin eta Compromisekin batera, bil daitezen, gobernu berri bat adosteko helburuarekin.

Iglesiasek Garzonekin bildu ostean adierazi duenez, "zentzuzko" proposamena da, eta "oso arrazoizkotzat" jotzen du IUk Ministerioren baten ardura hartzea.

Horixe izan da bere erantzuna Garzonek Podemosen buruari, Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiari eta Joan Baldovi Compromisen bozeramaileari bidalitako gugutaren harira. Bertan, "lauko" bilera eskatzen du Garzonek, "PPren alternatiba izango den gobernua" osatzeko "betebehar moral" gisa.

Iglesiasek eta Garzonek programan eta koalizio gobernu bat eratzeko beharraren inguruan bat egiten dutela egiaztatu omen dute bileran.

Era berean, gaur egun bi gobernu aukera daudela uste dute: PSOEk Ciudadanosekin eta PPrekin "koalizio handia" egitea eta sozialistek Podemosekin, IUrekin eta Compromisekin gobernua osatzea.

Hala eta guztiz ere, argi adierazi nahi izan du "talde negoziatzaile" horien bilerak ez lukeela ordezkatuko Pedro Sanchezekin eduki nahi duena, zeren, azaldu duenez, bera presidenteorde izango lukeen Gobernua osatu nahi badu, logikoena askotan biltzea izango litzateke.

"Nire aldetik, prestutasuna erabatekoa da, Estatu ardurak tonu batzuk baztertzera eraman beharko gintuzke, elkarrekin gobernatzeko konfiantza harremana beharrezkoa delako. Nik dena emango dut", azpimarratu du.

Albisteak (4)

Bideoak (1)