Itxi

Prezioak adostea

Jangelen auzia Fiskaltzara eramateko eskatu dio PPk Jaurlaritzari

agentziak | erredakzioa

Bestela, PPk berak Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzari eramango diola ohartarazi du. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak erantzun du “garaizegi” dela nola jokatuko duten jakiteko.

Iñaki Oyarzabal PPren legebiltzarkidea. Argazkia: Efe

EAEko eskola publikoetako jangelen auzia Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzaren esku uzteko eskatu dio PPk Eusko Jaurlaritzari, eta bestela 'popularrek' egingo dutela ohartarazi du.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarrean EH Bilduren, PPren eta UPyDren galderei erantzuteko. Eskola publikoetako jangelen zerbitzua eman duten zortzi enpresari prezioak adosteagatik ezarritako 18 milioi euroko isunaren harira egin dituzte galderak.

Iñaki Oyarzabala legebiltzarkide 'popularrak' auzia Ministerio Publikoaren esku uzteko eskatu du, bestela PPk egingo duelako.

Uriartek aitortu du "larria" dela gertatutakoa, eta gogorarazi du enpresen jarduerak gehien kaltetu duena Administrazio publikoa dela.

Era berean, egoeraren zailtasunaz ohartarazi du, enpresek ziurrenik isunaren aurkako helegitea sartuko dutelako, baina Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak egoera aztertzen hasi dira, nahiz eta "garaizegi" izan etorkizunean zer egingo duten aurreratzeko.

Azkenik, Oyarzabalek duela egun batzuk publikoki egin zituen iruzur salaketa batzuen harira, sailburuak esan du auziak ez duela zerikusirik "Pujolenarekin, Andaluziako EREekin, Barcenasekin, Campsekin, Gurtelekin edo Punicarekin".

Legebiltzarkide 'popularrak', ordea, azpimarratu du "eskandalu handia" dela, Jaurlaritzak behar baino 200 milioi euro gehiago ordaindu dituelako, Hezkuntza Sailaren, teknikarien eta politikarien laguntzarekin.

laguntzarekin.

Albisteak (4)