Itxi

Pedro Sanchezen inbestidura

EAJk inbestidura proposamen 'onargarri bat' entregatu dio PSOEri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Proposamena Pedro Sanchezen inbestidura errazteko baino ez da, hau da, PSOEk legegintzaldi itun bat nahi izanez gero, Euskadiren estatus berriari buruz negoziatu beharko dutela ohartarazi du EAJk.

Pedro Sanchez (PSOE), Andoni Ortuzar eta Aitor Esteban jeltzaleekin. EiTB

EAJk Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko baldintzak jasotzen dituen agiria entregatu dio gaur PSOEri. Alderdi jeltzalearen ustez, eskatutakoa "zentzuzkoa" eta "guztiz onargarria" da sozialistentzat.

Proposamena Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak eman dio gaur goizean Antonio Hernando sozialistari.

EFE agentziak azaldu duenez, jeltzaleek uste dute proposamena "serioa eta zintzoa" dela, eta akordio bat lortzea duela xede adierazi dute.

Hori bai, proposamena Sanchezen inbestidura errazteko baino ez da. Hau da, PSOEk legegintzaldi itun bat nahi izanez gero, Euskadiren estatus berriari buruz negoziatu beharko dutela ohartarazi du EAJk.

Orain, alderdi jeltzalea sozialisten erantzunaren "zain" dago.

Albisteak (3)