Itxi

NOOS AUZIA

Erregearen abokatuak beste fundazio bat sortu zuen Urdangarinentzat

agentziak | erredakzioa

Diego Torresek berretsi egin du Errege-etxeak Iñaki Urdangarinek Noos Institutuan egiten zuen guztiaren berri bazuela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Diego Torres Noos Institutuko bazkide ohiak azaldu du Espainiako errege-etxearen aholkulariek Iñaki Urdangarinek Noos Institutuan egiten zuen guztia gainbegiratzen zutela eta urtero erakunde horren zerga-ordainketak ikuskatzen zituztela. Alabaina, Cristina infantak horrekin guztiarekin loturarik ez zuela erantsi du, proiekturik zuzendu ez zuela argudiatuta.

Torresek epailearen aurreko deklarazioan esan duenez, PSOE hainbat ekimen edo foro zalantzan jartzen hasi zenean utzi zion Balearretako Gobernuak erakunde horri dirua emateari. Hain zuzen, 2005-2006 urteetan Noos Institutuak antolatutako hainbat fororen inguruan galdera parlamentarioak egin zituzten sozialistek Balearretako ganberan.

Torresen hitzetan, 2007an utzi zion Balearretako Gobernuak aurretik adostutakoa ordaintzeari. Gobernu horretako orduko Kirol zuzendariak, Jose Luis Ballesterrek, ondorengoa esan ziola ziurtatu du Iñaki Urdangarinen bazkide izan zenak: "Begira, galdera parlamentario bat dagoenez, ez baldin badugu ordaintzen, ez dute kexatzeko arrazoirik".

Hitzon aurrean, Torresek Urdangarinen bitartekaritza eskatu zuen, ordurako Noos Institutua utzita baitzuen. Ondorioz, Noos Institututak "zegokion" dirua jaso zuen, "agindutako lana, burutu zuen eta", zehaztu du Torresek.

Illes Balears Forum (2005ean eta 2006an) ekimenak antolatzeko sinatutako hitzarmenen "legezkotasuna" defendatu du. Noos Institutuak 2,3 milioi euro inguru jaso zituen, ustez modu irregularrean, ekimen hori antolatzeagatik. Torresen arabera,  "ikuskapen zorrotzak" zituzten "maila guztietan". "Hamabostero, egiten genuen guztia gainbegiratzen zuten eta txostenak bidaltzen ziren", ziurtatu du.

Beste fundazio bat

Bestalde, Torresek azaldu duenez, Jose Manuel Romero Juan Carlos Borboikoa erregearen abokatuak Urdangarini Noos Institutua utzarazi zionean, kirolarekin lotutako beste fundazio bat sortu zuen Cristina infantaren senarrarentzat. Hori bai, abokatuak argi utzi omen zuen Urdangarinek ez zuela sortzaile bezala agertu behar fundazio berri horretan.

Torresen hitzetan, Noos Institutua utzi zuenean ondorengoa esan zion Urdangarinek: "zer egin behar dut nik orain?, nola igaro behar dut denbora?".

Enpresetako administrazio kontseilutako kide izateak ez zuela Urdangarin "asebetetzen" deklaratu du Torresek, "kirolarekin ez zutelako loturarik". "Kirolarekin zerikusia zuen beste fundazio bat sortzea aholkatu zioten, interes ekonomikorik gabea, kirol munduarekin lotuta jarrai zezan", azaldu du.

an", azaldu du.

Albisteak (1)

Bideoak (3)