Itxi

ESPAINIAKO GOBERNUA

Ciudadanosek eta PSOEk adostutako akordioaren gako nagusiak

EITB.EUS

Leer en Castellano

Espainiaren haustura ekarriko lukeen erreferendumik ez dutela onartuko jaso dute hitzarmenean, besteak beste. Konstituzioa erreformatzea eta lan erreforma berri bat egitea ere adostu dituzte.

"Gobernu erreformista eta aurrerakoia" osatzeko, Ciudadanosek eta PSOEk gaur sinatu duten 66 orriko itunean jasotako gako nagusienetako batzuk, horra:

Erreferendumak

'Espainiako edozein lurraldetan autodeterminazioa bultzatzea xede duen erreferenduma deituz gero', bi alderdiok aurka agertuko dira, gaur sinatutakoaren arabera. Espainiaren haustura ekarriko lukeen erreferendumik ez dutela onartuko jaso dute hitzarmenean.

Lana

Lan erreforma berri bat  egitea aurreikusi dute bi alderdiok. Bertan, besteak beste, kontratu mota berri bat zehaztu dute, egonkorra eta mailakakoa, bi urteko iraupena izango lukeena. Kontratu mota berri horrek egungo aldi baterako kontratuak ordezkatuko lituzke. Hiru urtera, kontratua mugagabe bihurtuko da. Hala, hiru kontratu mota leudeke: egonkorra eta mailakakoa, mugagabea, eta errelebo kontratua.

Ingurumena

40 urte baino gehiagoko zentral nuklearrak ixtea jaso dute akordioan. Halaber, Fracking-a edo haustura hidraulikoaren teknika erabilita egindako prospekzioak kontrolatzeko eta baimenak mugatzeko moratoria aurkeztuko dute legealdi honetan.

Ustelkeria

Ustelkeria delituekin zerikusia dutelakoan ikertutakoek ez dute Ciudadanosen eta PSOEren hautes-zerrendetan lekurik izango. Karguan egonda ustelkeria delituren bat egotziz gero, pertsona hori kargugabetu egingo dute bi alderdiok.

Hezkuntza

Hezkuntzaren inguruko akordio sozial eta politikoa erdietsi nahi dute hurrengo legealdian, herritar guztiek hezkuntzarako duten aukera berdintasuna bermatuko duena. Bestalde, LOMCE legearen ezarpena bertan behera geratuko da, oraindik indarrean sartu ez den ataletan.

Kultura

Kulturako produktuei egun ezartzen zaien % 21eko BEZ zerga % 10era jaistea adostu dute. Jabego Intelektualaren Legea erreformatzea, pirateriaren kontrako neurriak ezartzea edota Cervantes Institutuaren lana bultzatzea hitzartu dituzte, besteak beste.

Osasuna

Osasun Sistema Nazionalaren hedadura unibertsala berrezartzea jaso dute akordioan; osasun sistema publikoa, unibertsala, kalitatezkoa, doakoa eta herritar guztientzat eskura egongo dena.

Konstituzioaren erreforma

Konstituzioa erreformatzeko azpibatzorde bat eratzea ere adostu dute. Sei hilabeteren buruan,  erreformaren nondik norakoak zehazteko bilerak hasiko lirateke. Proposatutako erreformen artean, Senatuaren berrantolaketa jaso dute.

Hauteskunde sistemaren erreforma

Hauteskunde legea erreformatzea beharrezkotzat jo dute Ciudadanosek eta PSOEk. Hori gauzatzeko, azpibatzorde bat sortzea adostu dute. Proportzionaltasuna hobetzea da helburuetako bat.

Autonomien finantziazioa

Autonomia Erkidegoen Finantziaziorako Lege Organikoaren erreforma ere jaso dute gaur izenpetutako akordioan. Autonomien arteko berdintasuna eta koordinazioa bermatzea nahi dute erreforma honen bidez.

ma honen bidez.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)