Itxi

Bake-prozesua

Euskal erakundeek ETAren desarmea babestea proposatu du Foro Sozialak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Plataformak uste du desarmea egiaztatzeko batzorde bat sortu beharra dagoela.

Urtarrilean Foro Sozialak Gernikan egindako topaketa. EiTB

Foro Sozialak urtarrilean Gernikan egin zuen topaketaren ondorioak plazaratu ditu gaur. Horietan, plataformak adierazi du beharrezkoa dela batzorde bat sortzea ETAren armak suntsitzeko prozesua egiaztatzeko.

Gainera, euskal erakundeek, gizarte zibilak eta nazioarteak ere prozesu horretan parte hartu beharko luketela iritzi dio.

Hori horrela, ETAren desarme prozesuarekin inplikatzeko deia egin die Foro Sozialak Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.

Pello Dufau, Anaiz Funosas, Sabin Ibazeta, Juanjo Espina eta Agus Hernan Foro Sozialeko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian, aipatutako ondorioak aurkezteko, eta, bertan, eskertu egin dute Nazioarteko Batzorde Egiaztatzaileak egindako lana.

Horren ildotik, Ram Manikkalingamen taldeari abiatutako prozesuan aurrera jarraitzeko deia egin diote, ETAren erabateko desarmerako "urrats" gisa.

Foro Sozialaren esanetan, desarmea "lehenbailehen" etorri beharko litzateke.

Albisteak (1)