Itxi

Iruñeko udala

Angel Berrueta, motibazio politikoko indarkeriaren biktima

eitb.eus

Leer en Castellano

Alderdi guztiek, UPNk eta PSNk izan ezik, mozioari babesa eman zioten atzo. Ehunka herritarrek elkarretaratzea egin zuten Udaletxearen atarian Angel Gogoan plataformak deituta.

Elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñeko Udaletxearen atarian Angel Gogoan plataformak deituta. EiTB

Angel Berrueta motibazio politikoko indarkeriaren biktima izan zela onartu zuen atzo Iruñeko Udalak, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Alderdi guztiek, UPNk eta PSNk izan ezik, mozioari babesa eman zioten. Bien bitartean, udaletxearen atarian Angel Gogoan plataformak deituta ehunka herritarrek elkarretaratzea egin zuten, aintzatespena eskatzeko.

Angel Berrueta Legaz Donibane auzoko okina 2004an hil zuten polizia nazional batek eta haren semeak. 2004ko martxoaren 11an, Atochako atentatuak gertatu eta bi egunera, atentatuen egilea ETA zela esaten zuen kartel bat bere dendan ez jartzeagatik hil zuten.

Albisteak (1)