Itxi

Bizkaia

Hainbat gudariren gorpuzkiak lurpetik atera dituzte Etxebarrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ahaztuen Oroimena. Markinaldeko Frentea 1936 tokiko-elkartearen laguntzaz egin dute. Aurten Euskadin hobitik ateratzen dituzten laugarren gorpuzkiak dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gerra Zibilean borrokatu ziren hainbat gudariren gorpuzkiak hobitik atera ditu Etxebarrian (Bizkaia) larunbat honetan Pako Etxeberriak zuzendutako Aranzadi Elkarteko teknikari-talde batek. Dirudienez, Eusko Gudarostea taldeko kideak ziren.

Ahaztuen Oroimena. Markinaldeko Frentea 1936 tokiko-elkartearen laguntzaz egin dute, elkarte horrek ikerketa sustatu baitu. Aurten Euskadin hobitik ateratzen dituzten laugarren gorpuzkiak dira.

Gorpuzkiak joan den urtarrilean aurkitu zituzten, sastrakak garbitzeko eta euskal armadak 1936. urtean egindako Zelaietaburu trintxera berreskuratzeko Ahaztuen Oroimena taldeko kideek egindako lanetan, hain zuzen ere.

Lan horien ondorioz, gerrarekin lotutako metal-material ugari aurkitu dute, baita gorpuzkiak ere, hala nola, hortz-protesiak eta kubitu zati bat.

Urkarregiko inguruetan azken urteetan egindako ikerketek ziotenez, bertan hiru gudari zeuden lurperatuta, atxilotu ostean, handik gertu fusilatu baitzituzten.

Mola jeneralak abiatutako erasoaldi frankistaren hasieran, Gipuzkoa eta Bizkaia artean ('Markinako sektorean' deiturikoan), borrokaldi handiak bizi ziren 1937ko apirilaren 19ko astean.

Hilobiak aurkitzeko eta ikertzeko plangintzaren barruan koka dezakegu gaurkoa. Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari izan dira bertan, hala nola, Josu Erkoreka bozeramailea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea.

Albisteak (2)

Bideoak (1)